Kalitatearen Europar Erregistroa (EQAR)

Kalitatearen Europar Erregistroaren (EQARen) helburua kalitate-bermearen gaietan gardentasun handiagoa lortzea da, goi-mailako hezkuntzari dagokionean, eta horrela, elkarren konfiantza sustatzea Europako Goi Hezkuntzaren Esparruan.

 

EQARen dauden Europako kalitate-agentzia guztiek beren ebaluazio nahiz egiaztatzeko prozesuetan egiten zaizkien azterketetan sinesgarritasun egokia erakutsi ahal izan dute, “European Standards and Guidelines for Quality Assurance (ESG)” delakoen aurrean (Bolognako Deklarazioa sinatu duten herrialdeek adostu duten gutxieneko bilduma besterik ez dira horiek).

 

Erregistro hori sortuz, ikasleen mugikortasuna hobetu nahi da, goi-mailako erakundeen arteko konfiantza areagotuz, eta goi-mailako erakundeei kalitate-agentzien artean hautatu ahal izatea erraztuz, herrialde bakoitzeko legeek hori baimentzen badute betiere.

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us