
Europako Goi Hezkuntzako Esparrua sendotzeko, unibertsitate-sistemek hiru prestakuntza-ziklo komun adostu dituzte. Horri esker, ikasleek, irakasleek eta ikertzaileek errazago gara dezakete beren curriculum akademikoa eta profesionala berrogei herrialde baino gehiagotan.
Horrela denek aitor eta balioets ditzakete Graduatuaren oinarrizko prestakuntza (lehen zikloa), Masterraren espezializazioa (bigarren zikloa), eta Doktoregoaren ikertzaile-izaera (hirugarren zikloa), ikasketak Europako edozein unibertsitatetan eginda ere.
Ziklo bakoitzak beti eramaten du titulu ofiziala lortzera, eta gainera, kasu guztietan, ziklo bat gainditzeak bestera pasatzeko aukera ematen du.
Comparte:









Declaración de Bolonia


