Ikasleen Estatutua bultzatuz

Mujer leyendo

Ikasleen Estatutua da eskubide eta betebeharren karta, Unibertsitateko Ikasleen Batzordeari itxura ematen diona –negoziazio fasean dago-. Nazio mailako organo hori izango da unibertsitateko ikasleen parte-hartze erakunde gorena, euren ordezkari eta elkarteen bitartez.

 

Ministroa izango da Unibertsitateko Ikasleen Batzordeko buru, eta, printzipioz, unibertsitate bakoitzeko –publiko nahiz pribatu- bi ikaslek hartuko dute parte bertan, bai eta ikasleen elkarte nagusien ordezkaritza batek ere.  Erkidego mailan eskumena izango duten antzeko organoak sortzea ere aurreikusten da.

 

Ikasle askoren arabera, ikasleen eta ikasle elkarteen aldarrikapen historikoa da Ikasleen Estatutua. LOUa aldatu zenetik zeuden arau hor inoiz erredaktatuko zain, ikasleen eskubide eta betebeharrak biltzeko eta Unibertsitateko Ikasleen Batzorde sortzeko.


Ministerioak zirriborro bat argitaratu zuen 2009ko urtarrilean, aldez aurretik goi mailako hezkuntzako ikasle elkarte nagusiei erakutsitakoa:  Unibertsitate Publikoetako Ikasle Elkarteen Federakuntza (CREUP), Espainiako Ikasle Progesisten Elkarteen Federakuntza (FAEST), Ikasle Elkarteen Estatu Konfederazioa (CANAE) eta Ikasle Batzordea (SE).

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us