Europako Batzordea, Boloniako Prozesuaren abala

Unión Europea

Hala, EBren presidentzia duen herrialdea da BFUGeko presidente. Europar Batzordeak asko lagundu dio prozesuari, eta Europako Batzordeak hainbat jarduerari emandako babes ekonomikoa ere erabakigarria da. 


Nahiz eta Boloniako Prozesuaren edukia eta etorkizunean hori Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuan (EEES) txertatzea ez izan Europar Batasunaren lana (herrialde askok parte hartzen dute),  ahaztu egiten da, askotan, EEES gauzatzeak lotura estua duela Europar Batasunaren helburuekin eta Europaren integrazioarekin, oro har. Izan ere, ezinbesteko elementua da hori Europan bakea eta ongizatea lortzeko, horiek izaki Europaren integrazioaren helburu. 


Europar Batasunaren eta Bolonia Planaren arteko 5 lotura

 

  1. Europar Batasunaren Ituneko (TCE) 2. artikuluak aurreikusitako Europar Batasunaren helburuak edo Lisboako Itunekoak lortzeko –litekeena da hori 2010ean sartzea indarrean-, kalitateko hezkuntza eta prestakuntza lortzen lagundu behar du EBk.
  2. TCEren eta Lisboako Itunaren arabera, EBk eskumena du estatu kideen hezkuntzaren inguruko ekintzak babesteko, koordinatzeko edo osatzeko.  Ez, ordea, estatu kideen hezkuntza arloko legezko xedapen eta arauak harmonizatzeko.
  3. TCEren 149. artikuluaren arabera (Lisboako Itunean ere agertzen da), EBri dagokio kalitateko hezkuntza garatzen laguntzea, estatu kideen arteko lankidetza sustatuta eta, beharrezkoa izanez gero, horien lana babestu eta osatuta, euren hezkuntzaren edukiak eta euren hezkuntza sistema, nahiz dibertsitate kulturak eta linguistikoa errespetatuta, betiere.
  4. Artikulu horrek berak zehazten duenez, EEESren ezaugarri diren elementuak izango ditu xede EBk:
    • Hezkuntzan Europaren beraren garrantzia garatzea, estatu kideen hizkuntzak erakutsita eta zabalduta, batik bat.
    • Ikasleen eta irakasleen mugikortasuna bultzatzea, tituluen eta ikasketa-aldien aitortza akademikoa sustatuta.
    • Ikastetxeen arteko lankidetza sustatzea.
    • Estatu kideen prestakuntza sistemen gai komunen inguruko informazioaren eta esperientzien trukaketa areagotzea.

     

  5. Azkenik, EEESk EBaz kanpoko beste herrialde asko ere biltzea, eta kanpo aldean duen garrantzia justifikatzeko, artikulu horrek berak aurreikusten duenez, beste herrialde batzuekiko elkartasuna ere bultzatuko dute EBk eta estatu kideek, bai eta hezkuntza arloko nazioarteko erakunde eskumendunekikoa ere; batez ere, Europako Batzordearekikoa (EEESko estatu guztiak Europako Batzordeko kide dira).

 

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us