
Laurogei eta hamarreko hamarkadan, kalitatea ebaluatzeko hainbat ekimen jarri zituzten abian Europako estatuek. Ebaluazio Programa Esperimentalaren (1992-1994) eta Europako Proiektu Pilotuaren (1994) ondoren, Goi Mailako Hezkuntzan kalitatea bermatzeko Europaren lankidetzaren inguruko aholkua (1998) azpimarratu behar da.
XX. mendearen azken laurdenean, gero eta interes handiagoa erakutsi zuten Europako herrialdeek Goi Milako Hezkuntzako erakundeen irakaskuntzan kalitatea bermatzeko sistemen inguruan.
1999ko ekainean sinatu zuten Boloniako Adierazpena, bai eta urrats erabakigarria eman ere, kalitatearen inguruko kultura ezartzeari dagokionez; izan ere, kalitatea bermatzeko orduan Europaren lankidetzaren sustapena sartu zuten Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuaren (EEES) printzipioen artean, irizpide eta metodologia alderagarriak diseinatzeko.
EEES eratzeko orduan kalitatea bermatzeko ondorengo aurrerapenak, Europako ministroek bi urtean behin egin dituzten adierazpenetan egin dira, Pragan 2001ean, Berlinen 2003an, Bergenen 2005ean (ENOAren Standards and Guidelines for Quality Assurance in the European Higher education Area aurkeztu zuten) eta Londresen (2007). Hurrengo bilera apirilean izango da, Lovainan.
Aurreko bileren ondorio da ENQAk, ESUk, EUAk eta EURHASEk sortutako European Quality Assurance Register for Higher Education (EQAR) .
Kalitatearen bermea Espainian
Gure herrialdean, 90eko hamarkadan hasi ziren ebaluazio instituzionaleko jarduerak, Unibertsitate Batzordeak bultzatutako Unibertsitatearen Kalitatea Aztertzeko Programa Esperimentalarekin, eta Europako Batasunaren Proiektu Pilotua etorri zen ondoren.
1995ean, Unibertsitateen Kalitatearen Ebaluazio Instituzionalaren Programa onartu zuen Unibertsitate Batzordeak, bai eta Unibertsitateen Kalitatea Aztertzeko Plan Nazionala ere.
2001ean, Unibertsitateen Kalitatearen II. Plana (II PCU) jarri zuten abian, eta urtebete geroago, ANECA Kalitatea Aztertzeko eta Egiaztatzeko Agentzia Nazionalaren esku geratu zen.
Titulazio berriak egiaztatzeko prozesua
Apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoak hezkuntzaren egitura berria ezarri zuen, Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremura hurbiltzeko (urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretua).
Errege Dekretu horrek ANECAri ematen dio titulu ofizialak egiaztatzeko prozedurak, protokoloak eta gidak ezartzeko gaitasuna, bai eta ikasketa planen inguruko proposamenak aztertzeko eskumena ere. Agentziak hainbat jarduera garatu ditu Errege Dekretuak xedatutakoa betetzeko (VERIFICA Programa).
Horiek horrela, ikasketa planak diseinatu eta Unibertsitate Batzordera bidali behar dituzte, horrek planak protokoloekin bat datozen edo ez ikus dezan; ondoren, ANECAra bidaliko du Batzordeak, horrek ebaluazio txostena egin dezan eta indarrean dagoen araudiak ezarritako irizpideak betetzen dituen azter dezan. Txosten hori nahitaezkoa eta erabakigarria da.
ANECAren aldeko txostenarekin, egiaztapenaren ebazpen positiboa ematen du Unibertsitate Batzordeak, eta Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari, Unibertsitateari, eta dagokion autonomia erkidegoari jakinaraziko dio, horren eman beharko baitu titulazio hori ezartzeko baimena.
Unibertsitate Batzordeko Presidentziaren aurrean egiaztapenaren aurkako erreklamazioa egiteko aukera ere aurreikusten du prozedurak.
Titulua ofizial bihur dezan, Ministerioak Ministro Kontseiluari proposamena bidalita amaitzen da prozedura. Ondoren, Unibertsitate, Zentro eta Tituluen Erregistroan (RUTC) erregistratuko da.
Comparte:









Declaración de Bolonia


