Beno, Espainia ez da lau urteko Graduen aukera egin duen Europako estatu bakarra. Eskoziak, Greziak eta Europako Ekialdeko hainbat herrialdek ere aukera bera egin dute.
Eta beste askok aukera hori irekita utzi dute, esaterako, Belgikak, Luxenburgok, Hungariak,...Bolognako Prozesuak bi aukera proposatu zituen: 240 ECTS kredituko graduak (lau urtekoak) edo 180 ECTS kreditukoak (hiru urtekoak). Eta egia da, Espainiak lehen aukera hartu zuela. Zergatik jakin nahi duzu? Hemen dituzu bost arrazoi on:
- Europako herrialde batzuek lehen ziklo honen iraupena 180 kreditutan ezarri duten arren zenbait titulutarako, 240 kredituk mundu osoan —baita Espainiarentzat ere—garrantzi handikoak diren beste unibertsitate-sistemetara (AEB, Latinoamerika, Asia, etab.) hobeto egokitzeko aukera emango dute
- Europako ikasle gehienek espainiarren adin berean jaso ahal izango dute beren lehen titulua: 22 urterekin. Izan ere, 180 kredituko aukera egin duten herrialde gehienetan unibertsitatean 19 urterekin sartzen dira, eta Espainian, aldiz, 18 urterekin. Beraz, parekotasuna ezartzen da ikastetxean igarotako urte kopuruari dagokionean.
- 240 kredituko tituluei esker handiagoa izango da ikasketa praktikoen, kanpoan egindako praktiken eta mugikortasunaren presentzia, eta horiek erreforma honen funtsezko helburuak dira. Esan behar da 240 kreditu horietan sartuko direla titulua lortzera bideratutako jarduera guztiak (praktikak, hizkuntzak, Graduko lana edo proiektua, etab.).
- 240 kredituen diseinuak hurbildu egin beharko ditu ikasketen iraupen teorikoa, batetik, eta ikasketa-aldi osoz diharduten ikasleentzako batez besteko iraupena, bestetik: kasu askotan gaur egun ez da hori gertatzen (atzerapen-tasak oso altuak dira). Iraupen teorikoa iraupen errealera egokitzea izango da unibertsitateak ebaluatzeko irizpideetako bat.
- 240 kredituko graduek lan-merkatuan sartzea erraztuko dute, bigarren mailako prestakuntza beharrik gabe erraz onartzeko modukoa izango den unibertsitate-tituluari esker.
Comparte:









Declaración de Bolonia


