Ez dute desagertu behar. Gizarteak ondo prestatutako humanistak eta zientzialariak behar ditu, horien ikerketa-lanei esker giza ezagutza gero eta hobea izan dadin. Eta, gainera, kultura-ekimenen kudeaketan eta berrikuntzan arituko diren profesional gehiago eskatzen ditu lan-merkatuak egunetik egunera. Baina hori bezain egia da, ikasle gehienek nahiago dituztela diziplina aplikatu edo esperimentaletako beste ikasketa batzuk, lan egiteko aukera gehiago dituztenak.
Bi errealitate horiek akuilu ezin hobea dira unibertsitate eta gobernu autonomikoentzat, bi norabidetan jarduteko:
- Zientzia eta letra "hutsetako" ikasketetan ikuspegi profesionaleko edukiak sartzea batetik, herritarrak beren erabilgarritasun sozialari buruz orientatzeko eta ikasleen artean matrikulazio-eskaera gehiago izatea sustatzeko.
- Eskaera gutxi daudenean ere ikasketa horiek eskaini ahal izateko moduak aurkitzea, unibertsitate-arteko tituluak esaterako, edo jakintza-arlo diferenteetan oinarrizko alderdiak nahiz alderdi aplikatuak bateratuko dituzten ikasketen antolamendu modularra.
Comparte:









Declaración de Bolonia


