Noiz ixten da titulazioen katalogoa?

Erraza da: inoiz ere ez. Hori garai bateko kontua da. Europako Goi Hezkuntzako Esparruak titulu irekien eredu bat ezartzen du, gizartearen beharrei erantzuna emateko ahalmenarekin.

 

Lehen, unibertsitateek aldez aurretik ezarritako ikasketa-plan eta prestakuntza-programa batzuetara egokitu behar zuten. Orain, unibertsitateak dira eskaintza akademiko bat proposatzen dutenak, eta behin ANECAk ebaluatu, Unibertsitateen Kontseiluak egiaztatu, eta Unibertsitateen, Zentroen eta Titulazioen Erregistroan (UZTEn) erregistratu ondoren, Autonomia Erkidegoko gobernuaren baimenarekin, titulazio irekien katalogo batean sartzen da eskaintza akademiko hori.

 

Eredu honek, Unibertsitateen autonomia eta askatasuna indartzeaz gain, tituluak desagertzeko aukera ere aurreikusten du, eska daitezkeen gutxieneko kalitate-maila batzuk betetzen ez badira.


Are gehiago, unibertsitate-titulu ofizialek 6 urtez behin ebaluazio-prozesu bat gainditu beharko dute, UZTEn erregistratu diren datatik aurrera kontatzen hasita, egiaztagiriari eusteko. Ondorio horietarako, Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación (ANECA) erakundeak ezarriko ditu beharrezkoak diren egiaztatze- eta akreditatze-protokoloak.

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us