Orain bertan. Dagoeneko matrikula zaitezke Gradu-titulazio dezentetan Espainiako unibertsitateetan. 2007ko urritik 2008ko otsaila arte, EGHEra egokitutako 200 titulu-proposamen sendo aurkeztu ziren, 2008ko irailetik aurrera irakasten hasiko liratekeenak. Unibertsitate Kontseiluak 163 eskaera egokitzat baloratu zituen eta, azkenik, Autonomia Erkidegoetako Gobernuek 106 Gradu irakasteko baimena eman zuten, 2008-2009 ikasturte honetan irakasteko UZTEn (Unibertsitateen, Zentroen eta Titulazioen Erregistroan) izena emandakoak.
Oraindik irekita dago unibertsitateek Gradu- edo Master-proposamenak egiteko aukera. Izan ere, 775 ziren Gradu-titulazioen eskabideak 2008ko urte-amaieran.
Horrela, Gradu-titulazio berriak poliki-poliki indarrean sartzen ari dira.
Edozein kasutan, epe-muga hau errespetatu beharko dute: 2010-2011 ikasturte akademikoan ezingo da sarrera berriko plazarik eskaini egungo titulazio hauetarako: Lizentziatua, Diplomatua, Arkitektoa, Ingeniaria, Arkitekto Teknikoa edo Ingeniari Teknikoa.
Aldi berean, 2008ko abenduaz geroztik, eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiaren proposamenari jarraiki, unibertsitateak beren Master-tituluen proposamenak helarazten ari dira Unibertsitateen Kontseilura 2009-2010 ikasturterako.
Comparte:









Declaración de Bolonia


