«Doctor Europeus» aipamena erants daiteke Doktore tituluaren aurrealdean, ondorengo egoera hauetan:
- Doktore-titulua lortzeko beharrezkoa den prestakuntza-aldian doktoregaiak gutxienez hiru hileko egonaldia egin badu Espainiatik kanpo goi-mailako hezkuntza-erakunde batean edo ikerketa-zentro batean Europar Batasuneko estatukideren batean, gerora Unibertsitateak aitortu dizkion ikasketak edo ikerketa-lanak egiten.
- Bere doktorego-tesiaren atal bat, gutxienez laburpena eta ondorioak, Europar Batasuneko hizkuntza ofiziala den eta Espainian ofizialak diren hizkuntzez bestelako batean idatzita egon eta aurkeztua izatea.
- Tesia Espainia ez den Europar Batasuneko estatukideren bateko goi-mailako hezkuntza-erakunde edo ikerketa-institutu bateko bi adituk, gutxienez, informatua izatea.
- Espainia ez den Europar Batasuneko estatukideren bateko goi-mailako hezkuntza-erakunde edo ikerketa-zentro bateko aditu bat, gutxienez, doktore-titulua duena, eta 1. atalean aipatutako egonaldiko adituaz eta 3. atalean aipatutako adituez bestelakoa, tesia ebaluatu duen epaimahaiko kide izatea. Kasu honetan, tesiaren defentsa doktoregaia izena emanda dagoen Unibertsitate berean egin beharko da.
Comparte:









Declaración de Bolonia


