
Espainian hobetu egin da goi mailako ikasketak egiteko aukera, modu ugari baitaude beka bat lortzeko.Espediente akademiko ona duen pertsona bat nekez geratuko da Unibertsitatera joateko aukeratik gabe, arrazoi ekonomikoengatik.
2008-2009 ikasturterako bekak eta diru-laguntzak 1.200 milioi eurokoak dira ia, iaz baino 171,2 milioi euro handiagoak; %17,1 hazi dira, beraz. Hona hemen argitaratutako deialdi guztiak:
Gradu ikasketak egiteko bekak
Ikasketak hasiko dituzten ikasleentzako bekak. Lehen aldiz Unibertsitatera joango diren ikasleentzako bekak dira. Deialdian eskatutako baldintzak betez gero, hautatutako unibertsitatean matrikulatzearen mende egongo den beka bat jasoko du ikasleak.
Baldintza ekonomikoak familiaren errentaren ingurukoak dira, eta urte bakoitzeko mugen arabera, hainbat mota eta diru-kopurutako bekak lor daitezke: matrikula, egonaldia, materiala, garraioa edota joan-etorriak ordaintzeko, konpentsatzaileak, edo mugikortasun berezikoak.
Ikasketekin jarraitzeko bekak. Baldintza akademiko eta ekonomikoen mendekoak. Akademikoei dagokienez, badago gutxienezko kreditu-kopuru bat, kasuen arabera, eta aurreko ikasturteko edo ikasturteetako kreditu-kopuru bat ere gainditu behar da; deialdian finkatuta agertzen da hori. Ekonomikoei dagokienez, berriz, diru laguntzei, unibertsitate ikasketak hasteko laguntzen eta diru-kopuruen parekoak dira.
Ikasketak beste autonomia erkidego batean egiteko bekak. Aurreko bi ataletako ikasleek, ikasketak hasi berri dituztenek nahiz horiekin jarraitzen dutenek, mugikortasun bekak eska ditzakete, beste autonomia erkidego batean ikasi behar badute. Diru-kopuru jakin bateko laguntzak dira, hastapen eta jarraipen ikasketetarako beken barruan.
Europako eta Espainiako unibertsitateetan ikasteko Seneka mugikortasun bekak. Unibertsitate ikasketen zati bat zurea ez den beste unibertsitate batean egiteko bekak dira; gutxienez lauhileko bate gin behar da beste unibertsitate batean, eta gehienez, berriz, ikasturte oso bat; zure unibertsitateak bestean egindako kredituak aitortuko ditu. Deialdian parte hartzeko, gutxienez hiru kreditu eduki behar dira gaindituta, eta deialdian ezarritako espediente akademikorako batez besteko nota eduki.
Erasmus programaren laguntza osagarriak. Estatuko Administrazio Orokorraren laguntzak dira, Europako Erasmus programak goi mailako unibertsitate eta erakundeek mugikortasun programan parte hartzeko hautatutako ikasleentzat emandako laguntzen osagarri; izan ere, horri esker Europako beste unibertsitate batean egiten da unibertsitate ikasketen zati bat, eta kreditu horiek norberaren unibertsitatean aitortzen. Zuzenean unibertsitateei ematen zaizkie, eta horiek ordaintzen dizkiete bertan matrikulatutako Erasmun beken onuradunei.
Lankidetza bekak. Azken mailako ikasleentzako bekak dira, eta matrikulatutako unibertsitateko sail baten proiektu batean parte hartzeko dira. Unibertsitateko sail baten jarduera ezagutzeko modua ematen dute. Proiektuak zehatz-mehatz deskribatzen du ikasleak lankidetzak iraun bitartean egin beharreko lanak eta horretan eman beharreko denbora, unibertsitate ikasketen jarduera osagarri gisa. Emaitza akademiko onei lotutako bekak dira batik bat, bai eta ikaslea lankidetzarako hartu duen sailak aurkeztutako proiektuaren inguruko balorazioari ere.
Faro lankidetza-bekak. Espainiako unibertsitateetako azken ikasturteetako ikasleentzako bekak dira, Europako, Asiako, AEBetako eta Kanadako enpresetan prestakuntza praktikak egiteko. Beka bakoitzaren batez besteko iraupena zazpi hilabetekoa da. Izangaiak merituen eta programan izena ematen duten enpresek eskatutako profilen arabera aukeratzen dira.Tutore batek gainbegiratzen ditu praktika guztiak.
Masterrak egiteko bekak
Ikasketak hasiko dituzten ikasleentzako bekak. Unibertsitateko masterrak egiteko bekak dira, eta hainbat baldintza akademiko eta ekonomiko bete behar dira.
Akademikoei dagokienez, badago gutxienezko kreditu-kopuru bat, kasuen arabera, eta aurreko ikasturteko edo ikasturteetako kreditu-kopuru bat ere gainditu behar da; deialdian finkatuta agertzen da hori. Ekonomikoei dagokienez, berriz, diru laguntzei, unibertsitate ikasketak hasteko laguntzen eta diru-kopuruen parekoak dira.
Ikasketak beste autonomia erkidego batean egiteko bekak. Masterra beste autonomia erkidego batean egin nahi duten ikasleentzat dira. Gradu ikasketak egiteko bekek bezalako baldintzako akademiko eta ekonomikoak dituzte. Diru-kopuru jakin bateko laguntzak dira, beka orokoren eta mugikortasun beken barruan.
Hainbat unibertsitatetan ikasteko mugikortasun bekak. Espainiako unibertsitateetan matrikulatutako ikasleentzat dira, matrikulatutako unibertsitateaz kanpoko probintzia bateko edo Goi Mailako Hezkuntzako Europako Eremuko beste herrialde bateko jarduera akademikoak egiten laguntzea dute xede. Egonaldia astebetekoa izango da gutxienez, eta gehienez, berriz 16 astekoa.
Laguntzak lortzeko, hainbat baldintza akademiko bete behar dira: mugikortasunerako beka xede duen masterrean matrikulatuta egon behar da laguntza jaso nahi den ikasturtean, batez besteko nota eduki masterrera sartzeko ikasketetan; deialdian agertzen d abatez besteko nota hori.
Masterra AEBetako unibertsitateetan egin nahi duten ikasleentzako mugikortasun laguntzak. Ameriketako Estatu Batuetako unibertsitateetan Gizarte Zientzietako eta Giza Zientzietako masterrak egiteko bekak dira, arlo horietan lizentziatutako ikasle espainiarrentzat. Fulbright Batzordeare lankidetzarekin egiten da programa.
Beka hauek lortzeko, hainbat baldintza akademiko bete behar dira: masterrean matrikulatzeko aukera ematen duen titulua eduki, eta batez besteko nota eduki espediente akademikoan. Ingelesez ongi jakitea ere ezinbestekoa da.
Doktoretza ikasketak egiteko bekak
Unibertsitateko Irakasleak Prestatzeko Bekak (FPI). Beka hauen helburua da prestakuntza eta ikerketa programa aurreratuetan doktoreak prestatzea, zientzia arloko edozein alorretan, Espainiako goi mailako hezkuntza sisteman eta ikerketa zientifikoetan txertatzeko.
Gehienez ere 48 hilabeteko iraupena dute laguntza hauek; lehen 24 hilabeteak beka erregimenekoak dira, eta beste 24ak, berriz, praktiketako kontratukoak. Bekak lortzeko, gutxieneko nota eduki behar da espediente akademikoan, eta doktoretza programa batean matrikulatuta egon Espainiako unibertsitate batean.
Ikertzaileak Prestatzeko Bekak (FPU). I+G proiektu zehatzekin lotutako doktoretza tesia egin nahi duten unibertsitate tituludunentzako dira, I+G+B Plan Nazionalak finantzatutakoak. Gehienez ere 48 hilabeteko iraupena dute laguntza hauek; lehen 24 hilabeteak beka erregimenekoak dira, eta beste 24ak, berriz, praktiketako kontratukoak.
Laguntza jasotzeko, hirugarren zikloko ikasketak edo graduondokoak egiteko aukera ematen duen titulua eduki behar da, edo horiek hasteko baldintzak gainditu.
Florentziako Institutu Europarrean Doktoreak Prestatzeko Bekak (IUE). Giza eta gizarte zientzietan nahiz zuzenbidean, ekonomian eta politika zientzietan doktoreak prestatzeko beka eta kontratuetarako laguntzak dira, Salvador de Madariaga programaren barruan; beraz, arlo juridikoko, ekonomia eta enpresa arloko, politika eta soziologiako edo giza zientzietako lizentziatu edo horren pareko tituluren bat eduki behar dute eskatzaileek, doktoretza egiteko.
Gehienez ere 48 hilabeteko iraupena dute laguntza hauek; lehen 24 hilabeteak beka erregimenekoak dira, eta beste 24ak, berriz, praktiketako kontratukoak. Eskatzaileek espainiarrak izan behar dute edo Espainian bizi behar dute, Europar Batasuneko beste herrialderen batekoak izanez gero. Ongi jakin behar dute gaztelaniaz, bai eta Europar Batasuneko beste hizkuntzaren bat ere, eta ingelesa eta/edo frantsesa bada, hobe.
Hainbat unibertsitatetan egonaldiak egiteko mugikortasun bekak. Laguntza hauen helburua da Kalitate Aipamena lortu duten edo berritu duten ikasleei doktoretza programetan sartzen laguntzea. Beren bizilekuaz kanpoko unibertsitate batera joan behar dute.
Kalitate Aipameneko doktoretza programa batean matrikulatutako ikasleek ere eska ditzakete laguntzak, egonaldia Espainiako beste unibertsitate baten egiteko, doktoretza programak bildutako jarduera akademikoak egiteko bada, betiere, beren unibertsitateaz kanpoko probintzia batean edo EEESko beste herrialde batean, eta ohiko bizilekua aldatzea badakar.
Doktore tituluan Europako Aipamena Lortzeko Bekak. Laguntza hauen helburua da Espainiako unibertsitateetan matrikulatutako doktoretza ikasleek Doktore tituluan Europako Aipamena lor dezaten sustatzea, Europar Batasuneko eta EEESko Espainiaz kanpoko herrialdeetako ikastetxeetan egonaldiak egiteko laguntzak emanda.
Ikasleek tesi-tutoretza aldian matrikulatuta egon behar dute aberasteko asmorik gabeko Espainiako unibertsitate publiko edo pribatu bateko doktoretza programa batean, eta Espainian bizi behar dute. Egonaldiaren iraupena hiru hilabetekoa da, gutxienez.
Comparte:









Declaración de Bolonia


