1. Ikasketa berriak

Ikasketa berriak

Akabo lizentziaturak eta diplomaturak


Europako unibertsitate-konbergentziarekin bat egiteko, nahitaezkoa izan da goi mailakoi kasketak sistema arruntekin egituratzea. Bide horretan, bazter geratu dira lizentziaturak eta diplomaturak, Goi Mailako Ingeniaritza eta Arkitektura ikasketak eta Arkitektura eta Ingeniaritza teknikoak. Orain, elkarren segidako hiru zikloko honako eredu honen arabera antolatuko dira Europako unibertsitate-ikasketak:

 

  • Gradua: ikaslea diziplina batean edota hainbat diziplinatan jarduteko prestatzea du helburu.
  • Masterra: ikaslearen espezializazio akademiko edo profesionala bilatzen du, edo hori ikerketa lanetan hastea.
  • Doktoretza, unibertsitate-ikerketa du xede.
gehiago irakurri...

Gradua, lehen zikloa: oinarrizko prestakuntza


Gradu ikasketen helburua da ikasleak jarduera profesionaletarako prestatzea. 240 ECTS kreditukoak dira, hau da, lau urte ingurukoak.

 

gehiago irakurri...

Doktoretza, hirugarren zikloa: ikerketa


Doktoretza ikasketen helburua da ikasleari ikerkuntzaren inguruko goi mailako prestakuntza ematea. Horren iraupena ez dago kreditutan zehaztuta, Doktoretza Programa batean baizik, eta prestakuntza aldi bat eta ikerketa aldi bat (doktoretza tesia) biltzen ditu.

 

gehiago irakurri...

Masterra, bigarren zikloa: espezializazioa


Unibertsitate masterreko ikasketen helburua goi mailako prestakuntza da, espezializazio akademikora, profesionalera eta ikerketara begirakoa.

 

gehiago irakurri...

Bolonia Planak bazterketarik ez


Ulertezina litzateke Europako Unibertsitateak herritar guztiei ez bermatzea goi mailakoi kasketak egiteko aukera, horien errenta zeinahi izanda ere. Hain zuzen ere, maila akademiko goreneko eta lanerako potentzialitate handieneko nazioarteko unibertsitate ikasketak unibertsalizatu ditu Bolonia Planak.

gehiago irakurri...