Kalitate Ziurtagiria duten ikasketak

Aula

Europako unibertsitateek partekatzen duten kalitatearen kudeaketa-sistema batean oinarritzen da Bologna.

Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparruaren funtsezko giltzarrietako bat da. Hezkuntza-erakundeei prestakuntza-eskaintza dinamizatzeko aukera ematen dien oinarria da, gizarteak eskatzen dituen berme akademikoak eta profesionalak errespetatuz.


Hezkuntzaren erkidegoko protagonistek behe-behetik eraiki duten Europako Unibertsitatearen eraikin berriaren oinarria da kalitatea, ez herri-administrazioek paperaren gainean diseinatu duten zerbait.
Sistema honek herritarrei bermatzen dien titulazioen katalogoa, irizpide objektibo eta gardenekin egiaztatua, onartua eta erregistratua dago.


Katalogoa sar daitezkeen titulazio berrietara irekia dago, baina baita desager daitezkeenetara ere, ikasketa-planak aurreikuspenei erantzungo ez balie. Izan ere, sei urtez behin, titulazio guztiak berriro ebaluatzen baitira, egoki izanez gero, egiaztatzeko.


Eta hori guztia, 46 herrialderen adostasunarekin, eta ENQA (European Association for Quality Assurance in Higher Education) bezalako erakundeen parte hartzearekin; ESG (European Standards and Guidelines for Quality Assurance) moduko arau partekatuak sortuz; eta europar agentzien erregistroak sortuz, adibidez, EQAR (European Quality Asssurance Register for Higher Education); eta horien artean dago Espainiako ANECA (Agencia Nacional de Evaluación de la Calidad y Acreditación).

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us