Plan zaharretik Bolonia Planera, eskubide guztiekin

Bolonia baino lehenagoko unibertsitate plan baten araberako unibertsitate titulu bat baduzu, ez kezkatu horren indarraldiaz edo baliozkotasunaz. Gobernuak EEES eratzeko onartutako edo onartzen dituen legeek ez diete titulu horiei eragingo, akademikoki edo profesionalki.

 

Hala ere,  baliteke bestei kasketa batzuk egiteko edo goi mailakoi kasketak osatzeko interesa edukitzea,  Boloniako Prozesuaren eskaintza akademiko zabalaren ondorioz. Kasu horretan, hona hemen zenbait jarraibide praktiko:


Doktoretzarako sarbidea

Lizentziaduna, arkitektoa edo ingeniaria bazara, zuzenean sar zaitezke doktoretzako ikerketa fasean, ikasketa aurreratuetan diploma edo ikerketarako mailan ahikoa lortu baduzu.


Diplomaduna, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa bazara, berriz, doktoretza ikasketak egiteko prestakuntza fasearen erregulazio orokorraren mende egongo zara.


Edonola ere, beti sar zaitezke doktoretzako ikerketa fasean, unibertsitateko master ofizial bat baduzu.

 

Unibertsitateko masterrerako sarbidea

Nahikoa da Espainiako unibertsitate titulu ofizial bat edukitzea unibertsitateko master bat egiteko.


Lizentziaduna, arkitektoa edo ingeniaria bazara, aukera duzu zure titulazioko kredituak aitor diezazkizuten, eskatutako masterrean egin behar ez izateko; Unibertsitateak eskuratutako eskumenak eta ezagutzak masterrekoarekin bat datozela  ulertzen badu, betiere.

Diplomaduna, arkitekto teknikoa edo ingeniari teknikoa bazara, berriz, Unibertsitateak prestakuntza osagarria egiteko eska diezazuke, zure gaitasuna keta ezagutzak osatzeko eta eskatutako masterrean sartzeko.


Unibertsitateko gradurako sarbidea

Nahi baduzu, unibertsitateko gradua egin dezakezu. Kasu horretan, hauxe jakin behar duzu: erreforma aurreko tituludunen kredituak aitortzeko eta transferitzeko aurreikuspenak egin behar ditu Unibertsitateak, ikasketa-plan guztietan.


Nahi duzun titulazio lortzeko kreditu gehiago egiteko eskatzeak ez du esan nahi, inolaz ere, zure gaitasunak eta trebetasun profesionalak gutxiesten dituztenik.

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us