Azterketatik haratago: etengabeko ebaluazioa helburu

Boloniak atzen utzi du ezagutzen asimilazioa neurtzeko aldian behingo probetan oinarritutako azterketa-sistema. Orientatzaile funtzio abere gain hartuta, ikaslearen ikaste prozesua aztertu behar du orain irakasleak; ez horren emaitzak zehatzeko soilik, baita horri bere helburuak betetzen laguntzeko ere, bere lanaren jarraipen etengabea eginda.

 

Gainera, sistema berriaren helburua da gaitasunak egiaztatzea (“zerbaiterako gai dela erakustea”, alegia), ikasleak ikasgai bakoitzean lortutakoak.


Hala, ikasturte amaierako azterketarik egon badaiteke ere,  ez da hori izango ebaluazio metodo bakarra. Ikasleak unibertsitatean egiten duen ikasketaren jarraipena egiten laguntzeko prozedurak nagusituko dira:

 

  • Proba objektiboak (egia/gezurra, aukera anitzeko galderak, elementuak parekatzea...).
  • Erantzun laburreko probak.
  • Erantzun luzeko probak, garatu beharrekoak.
  • Ahozko probak (banaka, taldeka, gaiak edo lanak aurkeztea eta abar).
  • Lanak eta proiektuak.
  • Txostenak/praktiken txostenak.
  • Benetako lanak edo simulazioak.
  • Autoebaluazio sistemak (ahoz, idatziz, banaka, taldean).
  • Jarrera eskalak.
  • Behaketa teknikak.

 

Comparte:

facebookmeneameLiveGoogleYahooredditdiggDel.icio.us